XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gernika Iragarri zan lez lengo igandian izan zan Euzko-langillien Bazkunak eraldutako izkaldia; ozte asko batu zan.

Itz egin ebenak oso ederki euren izkaldietan.

Onek ziran Etxebarria ta Bilbao'ko Zaldua, ta eurok agertu zituan gure aizkide Solis'tar Josebak.

Bazkunak ez darua itxura txarrik, baña danok ez dira pozik, resistencia'tarrak edo... oyek, asarre dira, ez diran gauza asko esaten dabela.

¿Onek ez dira ba alde gustijetan esaten dabixenak biar dala oldozpeneko azkatasuna (libertad de pensamiento)?.

Ba, orduan,¿zergaitik asarre orrek? ala ¿nai zenduen zeuen bazkunan danok, artxuak lez, sartzia? Orduantxe pozik ixango ziñien ¿ezta?.

Baña aurreztik oldoztia ona ixaten da, gero zer jazo leikien; ba olan oldoztu ezkero, gitxiagotan ankia sartuko litxake.

Laster, eurak diñoenez, beste izkaldi bat eukiko dabe euren aldetik.

Itxaroten gagoz gogo gustiaz noiz ixango dan, entzunagaz jakitun gelditu gaitezen euroen bide on eta biarrekoekin (eurak diñoenez).

Egunak igaroaz makiña bat gauza on ikasi biar dogu onekandik; onek dituk sosoak eta listoak.

Udabarrian aurkitzen garan lez, guk be birigarro antzera abestuko dogu. BITXAR-ZURI.